Pribatutasun politika

Datu pertsonalaren tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez, pertsona fisikoen babesari buruzko indarreko araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu zure datuak Gazteria-arloko informazioa zabaltzeko kontaktuen kudeaketa izeneko tratamendu-jardueran txertatuko direla. Berorren jabea Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritza da —IFK: S4833001C; helbidea: Donostia-San Sebastián z/g, Lakua (01010 Vitoria-Gasteiz); Datuen Babeserako delegatuarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: gazteria@euskadi.eus –

Fitxategi horren helburua Gazteria Zuzendaritzak antolatutako gazteria-programak hainbat komunikazio-kanalen bidez ezagutaraztea da.

Datuak gorde egingo dira, interesdunak kentzeko eskatzen ez duen bitartean eta, betiere, errekurtsoa eta/edo erreklamazioa aurkezteko epeak zabalik dauden bitartean eta datuek jaso zireneko helburua betetzeko balio duten bitartean.

Datuak ez dira lagako, salbu eta legez agintzen bada, eta ez da haien nazioarteko transferentziarik egingo.

Atelier, Grupo Xabide, Bulego Teknikoa den aldetik, datuen tratamenduaz arduratzen da, jardunaldiaren antolatzaile eta fitxategiaren jabearen izenean.

Jakinarazten dugu, biltzarra egiten den bitartean, irudiak eta argazkiak grabatuko direla, balizko argitalpenetarako material erabilgarria izateko.